Mikroipuinek amaieran izan ohi dute alfa.
Month: uztaila 2014
Tradizioen asmamen bizia.
Folklorizatuz ez, klorofilizatuz bizirauten dute tradizioek.
Aurkarien arrazoiak.
Mugiezina izanen litzateke zure mundua, zure aurkariak inoiz izanen ez balu arrazoi izpirik.
Goebbelsen diseinu eskola.
Etsai bat diseinatu, haren akabatzea herri ezontsaren amaiera izanen dela sinestarazi, eta herria ezjakin bera denik diseinugilearen etsaia.
Amiltzearen oihartzuna
Oihartzuna isildu nahi eta amildegian behera bota zuen.
Bigarren aukera
Eman orori, gizalegez, bigarren aukera. Aukera bakar bat sikiera ematen dizutenei zeuk haiei gero bigarrena emateko.
Iraingarriak
Bakarrik ahal duenak sumintzen bagaitu, zenbat ahaldun! Zenbat aurpegiren agerpen hutsa ez ote zaigun iraingarri!
Su emaileak
Sutsuegiak su eman nahi edozeini.
Independentismoa.
Hain independenteak espainiar auzitegiak, non independentzia hazitegiak bihurtu diren.
Harrapa ezan/k.
Galdegai gabeko erantzun bat bezain ulertezina.