Hau dermokrazia gurea! Zimurrak sakondu baizik egiten ez duten ukenduen saltzaile txerpolariei begira eta adi herritarrok.
Month: urria 2014
Legediaren diktadura
Gaitz erdi demokrazia herriak eginiko legediaren diktadura izanen balitz, guztiei berdin aplikaturik betiere!
Kaudimen rankinga
Banku kaudimenduna: bezeroentzat Caudiumeko urkamendiduna, ote?
Izendaezinezko jendaila
Ez dakit izena duen orok existitzen duen, baina begi bistakoa da izendaezin gehiegik existitzen duela.
Sinfonia kakofonikoa
Hau nazka, euren hankarteko organo intelektualei hazka eta askatasunen kontrako askan bazka egiten duten sabelandi horiek!
Gorputz sanoa etsai
Farmaziagintza-jaunentzat, prebentziozko medikuntza prebentziozko gerraren pare: badaezpadan pilulazko misilez erasoka soinari.
Txapela buruan
Ez zuen txapela janzten, baina erosi egin zuen azken buruan kultura-hizkuntzetako intelektual hantusteen aurrean erantzi ahal izateko.
Hankarteko organoena
Orgasmozko demokrazia gure hau, antza, demokrazia organikoaren nostalgikoentzat.
Demokraziaren errauts kutxak
Logikari ostikadek ez dute zerikusirik paradoxekin: bien nahasketa arrunt arrunta da, ordea, demokrata autoritarioengan.
Neurri-gaineko prosaikotasuna
Ai ene, poeta izan behar nukeen! Baina bizitzak bertze neurtitzetara eraman nau, prosaikotasunean ene hitzak nekez neurtzera.