2 thoughts on “Izendaezinezko jendaila

  1. Sustraitik ustelduta omen dago gizartea,bainan ez da gaurko kontu berri bat,sustrai hoiek bota zirela 200 urte baino gehiago da.
    Berrehun diot zenbaki borobil bat ipintzearren,industri finantziero/burges handi haiek sustraitu zirenean.
    Dena den inoiz ongi ulertu ez dudana zera da,nola ez geran orain arte konturatu,badirudi gaurko berria dela.
    Zaharrak berri…

  2. Lehen gizaki ehiztari edo larreetan zein basoetan ez-dakit-zeren biltzaile bat hasi zenetik haragia edo larruak edo ez-dakit-zer belar/fruituak bere gordean pilatzen, denen goseteetan zerbaiten truke banatzeko gero, hortik bertatik hasi zen iruzurkeria, espekulazioa. Kontu zaharra da, bai horixe, giza-taldeak bezain zaharra. Bertze kontu bat da gure erramolde zaharrarena, “Izenak izana” delakoarena alegia. Espekulazioa-eta ekonomia arloan, baina baita ere, demagun, hainbat gaixotasun osasun arloan, hainbat jokamolde (hain moderno dirudien “buling” deiturikoa, adibidez)…, horrelakoei gaurko izenak ematen ez zitzaizkienez, ematen du jokamolde eta gaixotasun berriak direla, hots, garai zaharretan (horrelako) ‘izen’ik ez zutenez, ‘izan’ik ere ez dutela izan.

Comments are closed.