2 thoughts on “Geopolitikak asmaturiko orografia

  1. Ez nuen sekula uste izango inperioak eta geopolitika orografia aldatzeko gai izango zirenik,zeren eta badirudi biztanlegoa ,”paisanajea”,aldatzerakoan paisaia bera ere beste itxura bat hartzen duela.
    Inoiz espero izango ez nuena,hots,Euskal Herria sekula existitu ez den asmakizun bat dela,entzun eta irakurri sarri aspaldi hontan,ukazio sinistu ezina …

    • Prokustorena egiten dute orografiarekin geopolitika aldarrikatzen dutenek euren mugak nahi dituzten lekuetan jartzeko: hemen mendikate bat muga (Pirinioak Euskal Herria zatikatzeko), hor bizitoki baten ardatza (Alpeak Suizarako), edo berdin ibaiak (Rhin ibaia muga, Altsazia frantsesteko; Nilo ibaia Egiptoren ardatza…): mendilapur omen zen Prokusto, mendiko ibiltariei ostatu eman zietena, ohean jarri eta bidaiarien gorputzak egokitzen zituen ohe tamainara, burua edo oinak edo besoak mozten ohetik kanpo ezer ere geldi ez zedin. Berdintsu egiten dute geopolitika euren inperio edo Estatu-nazioak justifikatzeko erabiltzen dutenek: euren geografia mentalak egokitzen du orografia fisikoa. Prokustok gorputzak bezala, paisanajea ere mudatzen dute geopolitikariek eta paisanajeak gero geopolitikarien orografiaren moldaketak baitaratu: sinergiak sortzen dira eta paisanajea bera aldatzen doa paisaia.

Comments are closed.