Zertarakoa “erran gabe doa”la, behar bat aldarrikatu? Ez dakit ez ote den ezbehar bat izanen.
Month: abendua 2014
Nortasun sakabanaketa
Non sartu nahi dugun, gure PINak bezain aldakor eta ahazkor/galkorrak gure identitateak.
Ligatzeko saltsa arazotsuak
Beti baldar ligatzerakoan, eta lortzen zuenean, hura saltsa lodia hura!
Predikuak eta predikariak
Predikari askok etsenplu gutxi, euren fabulekin nahikoa dutelakoan.
Sinergia aldatzailea.
Ongi dago, behar-beharrezkoa da, aldakuntzen aldeko arlo berezietan dihardutenek arlo orokorrean (politikoan) dihardutenei berauek ahal duten baino harago joateko eskatzea, behin eta berriz: nolabait erranik ezinezkoa etengabe eskatu behar.
Baina maila politikoan ezinezkoa dirudiena lorgarri bihurtzeko, arlo berezietan dihardutenen ahaleginak ez ezik, lorpenak ere bai, behar-beharrezkoak dira.
Azken buruan, lorpen berezi eta zehatz hauek funtsezko zereginik dute politikoki ezinezko dirudiena benetan bideragarri egiteko.
Monipodioren eskola
Aro bakoitzak bere pikarokeriak, baina arlo guztietan pikarokeria berdintsuak.
Ulerkerak
Ulertuko banizu, are gutxiago ulertuko zintuzket.
Kalaka solidarioa.
Solidaritate eredutzat jotzen zuen bere burua. Beti eske, ezen, eman, kalaka emateko baizik ez zegoen prest.
Aho bilorik gabe.
Zenbat eta ilun eta zikinago mintzatu, hainbat eta argi eta garbiago adierazten zituen bereak.
Xalotasun eskarmentuduna.
Esperientziaren eskarmentua ez bada, zerk eramanen zaitu galduriko xalotasunaren mira sentitzera?