Baltsamo da irakurketa, bai horixe, gorputz minduarentzat, baina irakurlearen jarrerak eragiten du horretan aurretik.
Month: urtarrila 2015
Hain zuzen ere.
Emakumeek frogatu dutenetik gizonak bezain agintari txarrak izan daitezkeela, usain txarragoa dario emakumerik ezari gobernuetan.
Foru “delirium tremens”
Foru delirium tremens bat, epitafio hartan: “Patxaran stockak guztiak akituko zituelakoan patxaranak bera akitu gabe, hemen datza ametsetan lo”.
Sofisma erlatibista
– Ene printzipio absolutu bakarra: “Printzipio guztiak erlatibo dira”.
– Horra hor ‘gezurtiaren paradoxa’! Ez zara, ba, erlatibista.
– Nola ez? Ene erlatibismoaren froga argiagorik behar al duzu? Erlatibismoan ere erlatibista nauzu!
Ezin okerrago
Mugatuak dira, zorionez, giza ahalmenak: zenbat jende, okerragorik egin ezin izan duena!
Absolutuaren beldur
Beldurgarria, beti, gehiengo absolutua alderdi baten eskuetan. Areago, agian, ene kuttunenek lortzen badute.
Errota neoliberala
Herri xehea xehe-xehe egiteko helburua duten horiek.
Lana amets
Idazki hari hasiera bazkalondoan emanen niolako ametsa nuen, eta halaxe: goxo ekin nion idazteari siestako ametsetan.
Belaunaldi (h)a(u)ziak.
Oi, garaiz jakinen balute seme-alabek nola eragin duten euren gurasoak heldu izatera heltzeko prozesuan!
Ikuskera
Hain argi eta garbi ikusten zuen guztia, non oftalmologoak: “Badago zerbait guztiz ongi ez doakizuna”.