Zerbaiten bururatze hutsarekin, pentsatzen zuelakoan zegoen.
Month: otsaila 2015
Merkatu inteligentea
Merkezurreko intelektualak, garestienak: kalte handienen eragileek hobekien ordainduak, eta kaltetuoi ordainaraziak.
“Post scriptum”
Historialari deterministen narrazioak, Liburu Sagaratuetan aurreidatziaren baieztapen post-scriptum.
Konpentsazio mekanismoa?
Buruargi ezean, ipurtargi.
Nazio “egunerosotasuna”.
Mortal gogaiturik eguneroko nazionalitate-plebiszituaz. Eta egun berezi batean eginen bagenu plebiszitu galderadun bat?
Ohiko erramolde artegagarria
Kataluniak Espainia orain arteko ohekideari: “Hitz egin behar dugu”. Eta ohekidea, holakoetan bikotekideak oro bezala, urduri.
Nor Montesco, nor Capuleto?
Abortua legeztatzearen aurka militante arrakastatsua, norekin eta, abortu bide publikoa itxi izanari esker, legezko abortu pribatuak bizibide duen batekin maitemindu.
Absurdoaren absurdoz
Premisa zuzen eta logika absurdotik, pentsalari absurdo batek baizik ezin ditu ondorio ez hain absurdoak atera.
Gizarte amildua
Inor izatetik nor izatera jauzian datza gizarteratzea, zuk egin edota bertzeek eraginikoa. Baina bertzeak gabe, amiltze duzu gizarteratzea.
Zapalgailua, premisa nagusia
Zapalgailu bat bezain sendoa neoliberalismoaren logika: burua altxatzerik ez haren pisuak zanpatuek.