Hortzak erakutsi

Gizatiarra da, oso, ez, aldiz, gizabidetsua, hortzak erakustea. Baina hortzen lekuan jostura puntuak baizik ez duzunean, ezin funtsezko ezer jan, ezin ongi hitz egin, are, lotsa ematen dizu irribarre gizabidetsuak banatzea ere.