5 thoughts on “Injustizia arrunt

  1. Beharrezkoak ote dira behe auzo hoiek eta beraiekin daramaten injustiziak?
    Sumatzen ari naiz gauzak ez direla aldatzen urteak aurrera joan arren,betiko populazio berbera,hau da,orain ehun urte bizi ziren auzokide hoien seme-alabak eta bilobak direla bertan bizi direnak gaur egun.

    Proletargoaren semeak izan ziren eta dira injustiziarekin bizi beharko dutenak.

    • Liberalismoak betidanik sinestarazi nahi digunaren despit, klase arteko mugikortasuna oso-oso murritza izan da. Estatiskitetan kontu hartzeko modukoak, gehien-gehien bat beheko klasetik ertainekora (eta orain berriro ere ertaineko horretako anitzek behera jo du). Hortaz, bai, arrazoi duzu. Baina bertze jende-mota batzuk ere sartu da, eta sartzen jarraituko du gauzak aldatu ezean, behe-auzo horietan: etorkinak, alegia. Jada, ez eta proletario izatera heltea ere zail dute berauek: lunpenproletario dira, eta haien esperantzak baino askoz aukera gutxiagokoak.

  2. LAB kideen arteko eztabaida baten gaur bertan izparringiko atal baten irakurrita,zera zion gutxi gora behera: langile egonkor adituak -aristokrazia?-heuren etxeko neskamei soldatak murrizteko prest omen daudela.
    Atzera,aurrera…nora goaz?
    Ez zan ba Marxen textuetan lunpena burgesiarekin kokatzen zena klase-borrokan?

    • Sentitzen dut, baina zure galderari erantzun nahian testu luze bat idatzi dut, eta amaitzear nengoela, ez dakit nola edo zergatik, desagertu zait (informatikak hainbat erraztasun ematen digu, baina bere akatsak ere baditu noizean behin). Ezin berridatzi ordu hauetan. Soil-soilik erranen dizut ene erantzunaren muina zela zer lunpen berria sortu den gaur mendebaldean, neoliberalismo eta globalizazioaren ondorioz. Barkatu.

  3. Ez dago zergatik,gizona.
    Lunpena zan orain ehun eta hirurogei bat urte proletargoaren barruan burgesiaren alde ipintzen zena ogibitarteko baten truke,eta ni honekin ados egonda ere,lunpena bera berdin jarraitzen duela diot,argi utzi nahirik gaurko burgesia neo liberalismo horrekin langile aditu asko eta askok identifikatu eta kokatzen direla,hau da,beraiek litzateke 1850ko lumpenproletariat hura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude