2 thoughts on “Burugogorkeria nirea

    • Sarkastiko ibili nahi izan dut gaurko honetan, planteamendu batzuei alferrik delakoan arrazoiekin erantzutea. Gaurko testu hau banuen blogean plazaratzeko itxaron ilaran aste bat duela edo, baina begira ezazu zer bidali zidan herenegun tipo batek fb-ko mezu partikular batzuen trukean, kontu honetaz: “no me gusta nombrar una lengua tan rica con tu desprecio de español, parece mentira q siendo historiador tenga una visión tan sectaria d la historia, aunque los q tenemos nociones de antropología sabemos d las mentiras d los historiadores”. Eta bigarren bat: “Por último, no me interesa leer a quien solo escribe siempre para una parte de navarros excluyéndose al resto, así q agur y q le vaya bonito”. Ez dut iruzkingile honen izena erranen, baina bere ezaugarri mental/intelektual/ideologiko batzuk aipatuko dut: 2015eko uztailean aurkeztu zidan bere burua, fb-eko ene horman sartzeko baimen eske eta mezu pribatu bat bidali ere, ene miresle bat izaten zela erraten bere nerabezarotik, euskaltzale zela, Geroa Baiko bertze batzuekin frustraturik zegoela, eta horrelako bertzeak ere erraten. Berak bertze mezu batzuetan ere erranik, saiatu zela semealabak euskaraz ikas zitezen, baina, eremu ez-euskaldunekoa zenez, ezin. Herenegun arte, bere mezuetan beti “de tú” hitz egin dit, herenegun, ordez, ikus dezakezun bezala “de usted”-edo hitz egin dit. Ba, primeran etorri zait tipo horren buru-nahasketa ene gaurko aforismoa plazaratzeko. Hereneguneko mezuetan (trukean ibili garela biok), euskarari buruz ez ezik, bertze gauza askotaz ere hitz egin dit, eta nik, zer erantzun azkenik? “Que te vaya bonito también” (nik, “de tú”, propio). Horrelako buru-nahasketei nola erantzun, ezbada ene gaurkoa bezalako sarkasmo batekin?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude