7 thoughts on “Euskoñolaz

  1. Txikitatik ikasitakoa,etxean entzundakoa,beste euskalkien alboan zeharo desberdina baita ere zergatik ez,hizketatik idatziera emanean batzen gaituena erabiliaz…niri dagokidanez.
    Aberasten gaituena betiere,eta nire iritzi apalean arbasoen eta antzinakoei jasotako hizkera galdu barik, gordez eta erabiliz.

  2. Ederki, nola ez? Baina badakizu, idazle batzuen aldetik, halako joera kosmopaleto bat dagoela, gaurko euskara modernoa aitzakia, zein freskotasunarekin jotzen dutenak ingelerazko hainbat erramolde edo hitz txertatzeko euskarazko testuetan, askotan erramolde edo hitz horiek euskarazko parekideak eduki arren, eta askotan ezta testuinguruak ere eskatzen ez duenean. Baina halako unibertsaltasunaren ez-dakit-zera, bidaiatuak direlako halako aztarnak eman nahian, halako pedantekeria ere bai tartean askotan…, ba, horixe zer euskara koño duten buruan galdetzera eraman nau ene gaurko honetan.

  3. Garai batean euskaldun libre bat izan nintzen nire gurasoekin batera,hala moduz ziren beraiek libre bere gurasoekin.Orain ez naiz biziherri libre batean baina, nire euskalduntasunarekiko libre naiz erakutsi eta ikasi zidaten/nuen heinean.Parekotasun honetan euskara batuatik ihesean naiz euskararekin lagun eta jolas egiten dudan bitartean.Jolastuz naiz euskoñola, garai batean “txorotorri”(=txori-etorri) nintzela entzun nion modura.Naiz txorotorri,naiz xenplegarti,naiz euskoñolapikoa, …..naiz… zuk izan nahi duzuna…zuen laguna.
    Ondo izan.

    Ondo izan.

    • Iñakiri erantzuten azaldu dut ‘euskoñola’ horrekin zer nuen ituan. Ez, noski, familia euskaldunen baitan transmitituriko euskara, baizik eta Iñakiri aipatu dizkiodan pedante sasi-bidaiatu kosmopaleto horiek.

Comments are closed.