Futurista horiek, etorkizuna amu gisa eskaintzen digutenak euren gustuko orainean euren aise jarraitzen utz ditzagun.
Month: abuztua 2016
Kargudunen deskargua
Kargudunen deskargu-orria: kargu hartzea kargurik ez dutenei, hots, deskargu egiterik ez dutenei.
Zorizko ziurgabetasuna
Jainkoa dadotan ari ez. Bai, ordea, gizakia, kristorenak asmatu zituen arte: hari atxiki gero, eta bukatu zoriaren ziurgabetasuna.
Gezurren sinesgarritasuna
Egiantza gutxiko egiak asmatzen dituzten bertsioak, egon, badaude. Horien aterpean gozo dabiltza apopilo gezurrik galantenak.
Neomalthusianismo neoliberala
Diru ugalketa malthusiarra ezarri diete pobreei diru ugalketa librearen aldekoek.
Herioaren bideak.
Herioa ez doa bizitzaren aurka, bizitzak irekitzen dio bidea eta bizidunok zabaldu: gehiegitan, bertze bizidunak helmuga.
Goseak bere burua hil
Ase eta gosearen arteko gerra bitxiak: gehienetan, gosea ase baten edo bertzeren zerbitzuan banatu da bere buruaren aurka.
Oharra irakurleari
Zu zeu errudun, ene irakurle hori, gertaera edo pertsona errealen kontakizunik/argazkirik antzematen baduzu narrazio honetan.
Ezagutza, gaitzaren sortzaile.
Newtonek grabitatea salatu arte gizakiek hegan egiten zutelakoan dauden horiek.
Identitateen burtzorakeria
Nor burtzoroago? Zeure identitate ikurrak gozo hartzen dituzun hori, ala horrexegatik zu zeu traputzat jotzen zaituena?