Inoiz ez da gauza barregarri izan humore sena.
Month: iraila 2016
Iturri onetako berriak.
Gela-zuloetako berri-txorrotei etxeko elkarren etsai direnen kontrolpeko ur pozoitsua ohi darie, kazetarien egarriaren zain.
Basati kultoa
Kulturak asmatu zuen Barbariea. Bai eta garatu ere gero!
Eztanda-motorra
Ekonomia, Historiaren abio-motor izan baldin bazen, eztanda-motor bihurtu zaigu gaur.
Berriz etxean
Eureka! Egun osoa alderrai galdurik ene nabigatzailearen xendra misteriotsuetan, ez GSP ez mapa batere lagun, baina lortu berri dut, ez dakit nola, ene ohiko periferiako bazterretara heltzerik.
Lehentasunezko ezetzaren ifrentzua.
Ene lehentasunezko ardura, gai horri lehentasuna uko egitea da.
Fordismoaren makineria
Makina bat jende bihurtu zuen makina fordismoak.
Heriotza garbia
Asepsiak denok hiltzea nahi duten horiek, aurretik gezatasunaz hiltzen ez bagara.
Ideia lotiak
Logurak eguneko azken erasoa egiten didanean, orduan etortzen zaizkit tropelka ideia gehiago: ametsak, ote, ene ideiak?
Asmakizun lazki erraza
Gutxi horien amets goxo-goxoak, gehienon amets-gaizto: norena premia handiena esnatzeko?