Jo eta ke harria edo haurra zulatu arte, hezkuntza ha(u)rgintza izanen bailitzan.
Month: apirila 2017
Autokritiken arazoa
Nor bere buruaren kritikaririk ezegokiena dela jakinik, zertarako eskatu inori autokritika?
Roboten mugak gainditu nahi
̶ Robot huts bihurtu nahi gaituzte.
̶ Ez pentsa! Gutako bakoitzak geurez egin dezagun haiek nahi dutena dute xede.
Aurkakotasuna bizigarri?
Zerbaiten alde bizi garelakoan gaude, zerbaiten kontra bizi garenik konturatu gabe.
Bizitzaren bertze neke bat
Nekaezin galdezka bizitzari zentzurik bazuen, eta ihes egin zion neka-neka eginik bizitzak.
Destenorean bizi
Udaberriko urte haietan udazkenekin maitemindurik ni; udazkeneko urte hauetan, udaberriekin.
Giza arrazionaltasuna
Gizakion joera ikaragarria, buru arrazoiduna jartzeko nahi burugabeen zerbitzura.
Probabilitate kalkulua, ergelkeria kontuetan
Ergelenoi ideia jenialak bururatzea baino askoz maizago gertatzen zaie jeinuei ergelkeriak erratea.
Justizia garantista
Denon eskubideak bermatzeko justizia sistema, guztion ondasunetan haien esku-sartze bideak bermatzen dizkiena.
Fenixa karlistaldietan
Hiru gerra galdu eta hiruetan errautsetatik berpiztu zen. Laugarrena irabazi, eta bereak egin zuen.