5 thoughts on “Euskal Herri mitikoa

    • Kar kar kar… Propio jarri diot data zehatza Atapuercako bataila eta gerra amaiera hari. Hain zuzen, inork ez dezan pentsa Atapuercako neanderthalensis hura euskalduntzat jotzen dudanik (Aznarrek, aldiz, ez zuen inolako lotsarik espainoltzat hartzeko). Tentazioa izan dut, edonola ere, karlistei buruzko Barojarenak buruan, neanderthalensis haien Atapuercari erreferentzia egiteko: karlistek, espainiar monarkiako edozein geografiakoek, auskalo, agian Aznarren espainol haiekin (neanderthal haiekin) badute izan zerikusirik. Baina eutsi egin diot tentazio horri.

  1. Gerra karlistak izan ezik? Karlistek irabazitako gerra bakarra espainiako gerra zibila deiturikoa izan da. Frentean kanoien bazka gisa erabili zituzten eta gerra ondoren botere gune guztietatik bota. Urte gutxietara falagistekin Iruñeako kaleetan tiroka amaitu zuten, eta trantsizio deiturikoan politikoki deuseztatu zituzten, baita gerra zikina erabiliz ere (Jurramendiko gertakariak).

    • Ba, horixe! Gerra karlistak izan ezik. Gerra karlistak karlistek galdu zituzten, ez Euskal Herriak. Nahiz eta, gauzak nola ikusten diren!, bai espainiarzale ustezko liberalek, eta gaurko hainbat euskal abertzalek ere, uste duten Euskal Herriak galdu zituela gerra karlistak. Zuk diozuna laugarren gerra karlistaz (Francorenaz) hor nonbait erranik nago ni ere idazkiren batean, zuk diozuna, hain zuzen, nabarmentzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude