Urte zaharra berri izan zenean, berak nahi zuen moduan etorri zitzaidan, nik ahal izan dudan neurrian bezatu dut ordea.
Month: abendua 2017
Metalezko larruazalak
Amoroski igurtzi zion autoak eskuineko hormari, eta honek, ero maitearen pare, fereka ubeldurak opari egin autoaren larruazalari.
Izar bila
Nork bere eskubidea begiak ixteko,
nork bere eskubidea behaztopa egin, erori
eta izarrak ikusteko,
nork bere eskubidea izar horietako bati heltzeko.
Gosea agintari
Goseak agintzen du mundu zabalean, ez, aldiz, gosetiek, gosetien aurka baizik.
(Ez)botere banaketa
Gobernuburu horiek, botere exekutiboan ezgai, justiziarenean jartzen dituztenak auzi politikoak. Botoak ala (in)justizia dute xede?
Arotz autonomo enprendedorea
Esperma uso-mokoaren bidez txertatu omen zion birjina bati: merkatu zirrikituez jakinduria, kristoren etekina, ekonomiko eta historikoki, lortzeko!
Torturen ozena
Torturez galde, gorputzak isilduko ote dira infernu larriagoen beldur, baina gorpuak jada beldur gabe ozen mintzo dira.
Egien gezur itxura
Hain arduratsu gezurrik ez errateko, non sarri gezurtitzat jo behar baitzuten.
Jai izan ezean
Kontraerrankorra da bizitza, baina errankor/koherente izan behar hari buruzko diskurtsoek, jai izanen ez badugu. Alta, jai zaleegiak gu.
Kontrabandoaren mugak
Zenbat eta muga gehiago, hainbat eta mugagabeagoa kontrabandoa.