Gutxitakoa, bai, baina letretakoa zen.
Month: urtarrila 2018
Nork bere merituak
Gatazketan, badaude porrotak, zeinen jasaileek inbertsio itzelak egin dituzten porrota lortze aldera.
Sofismakume indartsuak
Indarraren arrazoia lehenesten dutenek ez diote muzin egiten arrazoiaren indarrari: haien ohiko sofismak lekuko.
Espekulazio-meta fisikoa
Etorkizun gosea, uneko espekulatzaileen asea.
Azerikumeak?
Kontuz eskarmentudunen azerikeriekin, jakina! Are gehiago eskarmentugabeen inozokeriekin, hauetaz denok ezjakin.
Dohainekoa kario
Webgune anitzen harpidetza doan izan daiteke. Haien irakurketen prezioa, aldiz, kario, farmazietan kitatzekoa.
Odol erreala
Odol urdina ponpatuko ote zuen bere bihotzak, baina, denok bezala, gorria jasotzen zuten bueltan bere birikek.
Mingostasuna sukaldaritzan
Ezusteko mingotsen hausnarrean, listu-jario prometagarriagoa sortuko dizu zeure aise sukaldean aritzeak.
Erronkak, mehatxu?
Erronka guztiak mehatxutzat jotzen dituenak, ezin dio erronkarik jo bere buruari.
Erronkan
Erronkariko klima, erronkari.