Otsail eroa,
atorra hertsagarri
zuriz jantzia.
Otsail eroa,
atorra hertsagarri
zuriz jantzia.
Lotsari(a)k gabeko sinekdoke zaleak bere parteak bere buru osotzat jo.
Damu, gehienetan, etzidamu.
Ergelkeria bakoitzak hiltzera eramanen bagintu, ez litzateke gizakia izanen harri berean bi aldiz oztopo egin dezakeen izaki bakarra.
Hain begi-bistakoa, non ezin daitekeen egia izan. Horixe ez ikusiarena egiten duenaren ikusmoldea.
Historiaren Aurrerabidearekin sinesten zuelako omen zen progresista. Konformista halakoa! Horrekin sinesten ez duelako saiatzen da progresista Historia Aurrerabidean eramaten.
Bandera espainolak Kataluniako balkoi pribatuetan? Biba hi, to! Alta, Katalunia dela-eta Gaztela, Andaluzia, Euskal Herrikoetan…, hori zekenkeria!
Une labur-labur batean munduko gazteena izan zen, inolako lehiarik gabe. Zer nolako lehia, ordea, segundo frakzio batean munduko zaharrena ere izateko!
Tontorik ezdeusena, denerako lanabesik erabilgarriena.
Ene lanegunak erretiraturik, ez dute zertan batera joan astelehenek eta astelegunek, lan(aste)arteek ez bezala.