Zenbat eta zentro gehiago, hainbat eta periferia gutxiago.
Egietatik libratu nahi
Egia beti iraultzaile. Inork ez du iraultzarik nahi. Ergo gezurrek salbatuko gaituzte.
Non, silogismoaren faltsukeria?
2 thoughts on “Egietatik libratu nahi”
… eh… eh… eh….
Hemen, Bizkai perriferiatik, diot, denok egia nahi dugula bai, baina besteena, besteen egi osoa…. geurea ez, geurea gezurra,… geure eskubide iraultzailea.
Et et et… Ez asaldatu Bizkaiko periferiatik horretatik ere! Ez dakit zerk inspiratu zidan silogismo hori, baina aurreko gaueko amesgaizto batean etorri zitzaidan burura eta horixe buruan esnatu nintzen. Forma eman gero ordenagailuan eta hemen paratu. Susmoa nuen guztiz faltsua zela silogismoa, baina ezin zehaztu zer zen faltsuago eta zer egiantza handiagokoa, premisa nagusia, bigarren premisa edo ondorioa. Edo bi premisen arteko elidituriko zubiak. Horregatik gehitu nion, silogismoari, galdera. Akatsak bilatzeko jolas horien antzera.