Garaipena ala porrota dikotomian bizi bagara, porrota garaile. #haika
Month: abuztua 2018
Dialektika epikoa.
Tesia, dogma.
Antitesia, heresia.
Sintesia, gurutzada.
#haika
Burutazio zoragarriak?
Kontuz! Buru faltak ez dakar berarekin beti burutaziorik eza. #haika
Hanka sendoak
Ez hankarik ez bururik ez dutela erran ohi dugu burugabekeriez. Buruarena bale, hankarena kale: burugabeak beti prest hanka hondoraino sartzeko. #haika
Iraultza amets
Iraultzaren ameslarientzat, iraultza amets; hoberako aldakuntzak, amesgaizto. #haika
Haurkerien heldutasuna, ote?
Haurkeriak ez dira zuzentzen errieta hutsekin, ez eta helduok haurkeriak gure egiten ere #haika
Sinesmenen haugarritasuna
Sinesmen sagaratuetan bat hauta dezaket, bai horixe! Baina bat hautatuz gero, zer hauta dezaket bertzelako hainbat gauzatan? #haika
Gaixoa eta gaixotasuna
Gaixoak sendatu nahi, gaixotasunak, aldiz, sendotu. #haika
Isildu nahia
Zerbait errateko duenak bakarrik izan dezake zer isildu nahi. #haika
Asmo onen mugak
Irtenbiderik txarrenak proposa ditzaket asmorik onenentzat: errare humanum est. Irtenbiderik gabeko arazoa, ordea, noiz hasi eta irtenbideen arrazoiak asmoen arrazoiez ahanzten direnean. #haika