Bere arruntasunak egiten zuen berezi.
Month: urtarrila 2019
Arantzadiak
Arantzadietan, zenbait lore ere arantzadun.
Etsai gehiegi hemen nauzuen ezdeus honentzat
Nik bezala pentsatzen ez duten guztiak etsaitzat joko banitu, hau gerra galdua, nirea!
Autofikziozko iraultzaileak
Autofikziozko iraultzaileak, hots, euren burua iraultzailetzat jotzen dutenak, hobekuntza egitasmo guztiak kontrairaultzailetzat jotzean.
Umore iraultzailea
Badaude, egon, umore iraultzailearen senekoak, iraultzaile gutxi, aldiz, umore seneko.
Urtebetetzeko zorionak
Zure ohikoak bezalako ergelkeria anitz egiten jarraitu ahal dezazula!
Paradoxa eztandagarria
Arrazoiak eduki eta arrazoizko batere ez izan.
Iraultzaile baldarrak
“Zenbat eta okerrago, hainbat eta hobe” delakoaren teorialari horiek, zenbat eta baldarrago teorizatu hainbat eta iraultzaileago direlakoan daudenak.
Informatika jargoikeria
Bazter hauetan, pedantekeria informatikoa españenglishez (euskañenglishez batzuetan) mintzatzen da. Nor baino nor analfabetoago: neroni ala mintzalari horiek?
Zaharra berritu
Ideiak berritzeko, zaharrak kontuan izan behar.