Ikonoklasta guztiek dute nork bere ikonorik maiteena.
Month: otsaila 2020
Hitzezko zapla.
Hura zapla hura “primum vivere deinde philosophari” erranera klasikoari Descartesek emanikoa, bere “cogito ergo sum” ditxosozkoa zartailu!
Mesfidantza gidari.
Guztion fidagarritasuna ontzat emateak guztion gaiztokeriarako ahalmenaren aitortza ere eskatzen du, bai eta guztion jokabidearen aztertzaileena ere.
Irakurketak.
Testu baten irakurketa maltzurrek ez dute zertan izan irakurketa txarrak.
“Cogito…” (2)
Cogito ergo sum: trile jokalariek baizik ez lituzkete lekuz aldatuko bi aditzak.
Kakotanasia-2
Eutanasiaren aurkakoentzat, eri hiletsiak oro kontzientziagabeko haur.
“Cogito…”
Denok izaerarik, ez denok pentsaerarik.
Konparazioak
Gorrotagarriak konparazioak oro… sinesgarriak diren heinean. Bertzela, barregarriak.
Politika-izurrite bi.
Politikariarena egiten duten politikeroak eta politikero bihurturiko politikariak. Gero, horien larba eta pupetatik sortzen dira antipolitikoak: faxistak, teknokratak, anarkoliberalak eta bertze.
‘Umemokote’.
Hizkuntzalariak eztabaida bizian ‘umemokote’ mintzoaren etimologiaz, ‘ume-mokote’ edo ‘umemoko+kote’ ote den. Bat dabiltza, ordea, umemokote gehiegik bazkatzen duela politika larreetan.