Segurtasun bitarte fisikoa urruntze sozial bihurtzen duen hizkera.
Month: apirila 2020
Gaitzen albo kalteak.
Onik sortzen duen gaitzik izatekotan, gaitzaren albo kalte mota bat izanen litzateke.
Errazkerietan zailena
Kontu errazak zailtzen dituztenei euren errazkeria zaildu beharko genieke. Baina hau bai zaila!
Esperientzietatik eskarmentuetara.
Esperientziak baino askoz eskarmentu gutxiago metatu ohi ditugu.
Hautazko koherentzia
Anarko-liberalismoa kexu, estatuaren eskasiaz.
Diskriminazioa
Neurri indiskriminatuak oro, indiskriminatuki diskriminatzaile.
Erdipurdiko burutazioak.
Erdipurdiko ideiak bururatzen zaizkidanean, ez dakit non dudan ez ipurdia ez burua.
Inozokeriara salto
Onberatasunetik onkeriara irristada erraz inozo hori.
Tribalismoa etsai.
Ez ditut zertan jo etsaitzat ene etsaien lagun guztiak.
Zu eta biok-2
Zibernetikaren dohainak eta akatsak, sorpresak azken buruan. Makineria inteligente honek oroitarazi dit orain duela 13 urte baino gehiago, 2007ko urtarrilaren 23an alegia beheko sarrera hau egin nuela blog honetan. Haren bila jo eta ikusi dut egia dela baina, batek daki zergatik, nik sartu nahi nuen testuari (poematxo bat) azken lerroa falta zaiola egun hartako blogean. Gaurko honetan, bada, berreskuratzen dut poematxo hura, “Zu eta biok” izenburuduna, bere osoan. Hauxe:
«Zu zara nire ni,
ni naiz zure zu.
Zu zara
hor zaitudan bertze ni,
ni naiz
hemen nauzun bertze zu:
ni ez naiz zu gabe,
zu ez zara ni gabe.
Zuk egiten nauzu ni,
nik egiten zaitut zu:
hortaz,
euskaraz,
“zu eta biok” paregabea».