Bertzeak bertze, zu zeu nork engainatzea nahiago duzun erabakitzeko askatasuna ere.
Askatasuna
Sinesmenen haugarritasuna
Sinesmen sagaratuetan bat hauta dezaket, bai horixe! Baina bat hautatuz gero, zer hauta dezaket bertzelako hainbat gauzatan? #haika
Espetxeak kale egin
Askatasun grinagatik itxi zutenez libreago ikusten zuen bere burua, kateatuagoak, ordea, askatasunaz ez-axolati kalean geratuak: kale egin zuen bere baitan espetxeak.
Hobe, putakume
Gurasokeriak umetzat jotzen ditu bere eskukoak, bere eskutik ihes egiten dutenak putakumetzat.
Izar bila
Nork bere eskubidea begiak ixteko,
nork bere eskubidea behaztopa egin, erori
eta izarrak ikusteko,
nork bere eskubidea izar horietako bati heltzeko.
Logikaren kateak
Zerbaitetarako askatasuna ezartzen duenari zerbait hori inposaketatzat leporatzen badiozu, debekuak inposatu nahi dituzula zuk dio logikak.
Askatasunaren presondegiak
Askatasunak espetxe batetik bertzera baizik eramanen ez bagintu ere, eutsiko nioke askatasunari: espetxez aldatu ahal izateko horri.
Hau harremanen korapilo hau!
Iritzi berekoak izanik elkarrekin haserre daitezkeenak, eta iritziekin bat ez etorri arren elkarrekin haserretzen ez direnak.
Ezker horren determinazio falta
Ezkerrak autodeterminazioaz josi nahi izan zuen Espainia garai batean. Gaur, hari uko eta mailukadaz apurtu nahi du, bistan dena.
Ateen funtzioak
Gela itxien zale obsesiodunek soilik pentsa dezakete ateak irekitzea atera edo sartzeko behartzerik dela.