Erdipurdiko ideiak bururatzen zaizkidanean, ez dakit non dudan ez ipurdia ez burua.
Existentzia
Ordenaren jainkoa.
Hasiera gabeko betierekotasunaren kaos mortal aspergarriari zaharkitze programatua ezarri zion Kronosek, eta bizitzaren ordena sortu.
Descartesekin bat
“Pentsatzen dut; beraz, banaiz”, baina, ai ene, pentsatzen dudana baizik ez banintz izanen!
Bizitzaren transzendentzia
Baliteke giza bizitzaren transzendentziak funtsik izatea bere hutsaltasun immanentean.
Haiku bakotarra
Elur maluten
dantza bakotarra gaur
ipar haizean!
Haiku zurixka
Elurra ari du,
Dantza zuri astuna Maluta horiena. |
Mimesi h/nazkantea
Nik azkura non, hortxe hazka egin bertzeak bere buruari
Kontrabandoaren mugak
Zenbat eta muga gehiago, hainbat eta mugagabeagoa kontrabandoa.
Ur ispilua
Errealismoak
Ene errealitatean zaitut eta zuk ni zeurean: hain lotuak, hain bertzelakoak, bi errealitateak.