Matxismoak za(k)ila du konponbidea.
Matxismoa
Patri(de)monio?
Zergatik, ote, matrimonio eta patrimonio terminoen paralelismo etimologiko hori?
Ikasgai irekia
Sare sozialetako ikasgaia: astakeriak ez dira elkarren antidoto, elkar kutsatzaile dira.
Bada garaia
Emakume arketipo eternal hori, “eterno femenino” deiturikoa alegia, garaiz sartuko al dugu denboran, eterno izateari utzirik?
Makromatxismoa
Arkeria eta harrokeria ortografia kontu hutsa delakoan dauden ar harroputz horiek.
Giza-bekatuen kulpadun emeak.
Zenbat hizkuntzatan al da ‘bekatu’ maskulino eta ‘kulpa’ femenino, gurean ez bezala? Gure gramatikaren bekatu eta kulpa, hain ziur.
Patriarka asmatzailea
Baldin eta, ipuin patriarkalak nahi bezala, gizonak asmatu bazuen emakumea, eskuetatik joan zaio Frankenstein emea.
Hain zuzen ere.
Emakumeek frogatu dutenetik gizonak bezain agintari txarrak izan daitezkeela, usain txarragoa dario emakumerik ezari gobernuetan.
Gramatika bortxatu.
Genero indarkeriaren alde nauzue: ezgauza ni, baina haren azken mugetaraino bortxatu nahiko nuke gramatika!
Hanpatuegiak lotsariak?
Lotsakorrak paraje hauetako gizon puskak, omen, lotsariak hankartean ez ezik, euren barren osoan izanen balituzte bezala. Baina Sanferminetako giroa, inibitzaile, bistan dena: hankartera doitzen dizkie lotsariak giro horrek. Eta hankarte aludunen ehizara gero, barren osoa lotsagaldu!