Nor bazara, ez zara inor.
Gizartea
Lege berdintasuna.
Denok berdin legegilearen aurrean, batere ez berdin lege-zaindariaren aurrean.
Hurbiltze soziala.
Bortz axola batzuei urruntze fisikoak, urruntze soziala gorde artean.
Tenperatura burokratikoa
Zer baino zer kaltegarriago: burokraziaren hozkeria ala berokeria?
Elkarrekin zintzo
Zuk eta biok, bale nork bere buruari engaina diezaiola, ez ordea elkarri.
Ideietan belaunaldiak
Ideia-ama handiak guztiak erditzen dira ideia-alabez. Alta, ez beti zintzoez.
Ez naiz nekaezin.
Zertan den, nekagarri izan naiteke, bai eta nekagaitz ere. Inola ere ez, ordea eta guztion onerako, nekaezin.
Hobeezina.
Guztiz txar dena bakarrik dugu hobeezin.
Koronabirusaren ituna.
Itun bat sinatu omen du koronabirusak Sanchezekin: bere habitata probintzien arabera antolatuko duela, ez orain arte bezala demografia multzoen barneko giza harreman eta ukimenen arabera.
Gaitzen albo kalteak.
Onik sortzen duen gaitzik izatekotan, gaitzaren albo kalte mota bat izanen litzateke.