Indarraren arrazoia lehenesten dutenek ez diote muzin egiten arrazoiaren indarrari: haien ohiko sofismak lekuko.
Indarkeria
Arrazoiaren indarkeria
Arrazoiaren indarra arrazoi gainean sarri.
Borreroen garaipena.
Biktimistak, bere biktima izaera puztu baino, hura betikotu nahiago du: ez daki bizitzen borrerorik gabe.
Lege azoka
Ezin onartu araudirik merkatu-legeak, berez. Hortaz, ordea, lege errepresiboen beharra. Eta merkatu-legetik lege-merkatura jauzia.
Fede epelagoa izanen ahal dute!
Fededun izan behar kristo guztia aurretik eramateko prest agertzeko.
Gramatika indarkeria
Genero indarkeria aipatzen denean, gramatikara jotzen dut ea testuak genero komunztaduraren bat bortxatu duen.
Genero indarkeria?
Jeloskor, askotan jipoitzen du Felixek bere nobio I