Beti egonen da uste duenik xalotasuna azpikeria mota bat dela.
Pentsamoldeak
Sinboloak vs. bizitza?
Sinbolikoki baizik ezin dute adierazi sinboloen mespretxua.
Idiotismo sinkretikoak.
Ez dago pentsamolde idiosinkratikorik, bai aldiz, eta demasean, pentsamolde idiosinkretikoak.
Mass media-ren egiak
Premisa nagusia, goebbels-tarra, errefusaezina: 3 + 3 = 5. 3 ematen didazu, eta abako hutsezinak erraten diguna: 2 gelditzen zaizu.
Jende kontsekuente
Kontsekuente ez den jendez beterik dugu mundua, onerako ala txarrerako. Txarra bai, behintzat, nork bere inkontsekuentziekin kontsekuente izateari eusteko grina.
Aurre-iritsiak
Aurreiritziak, judizioa baino lehen gure burura iritsitako usteak.
Lekurik ezean
Topiko atopikoak, are ektopikoak ere, non nahi.
“Bien-pensant”ak
Ongi pentsatzera deliberaturik, zenbat pentsamendu onbera ez ote nuen errefusatu behar!
Zalditik erorikoak.
Jainko kristauaren bideak, atzemanezinak, omen. Damaskokoak, aldiz, haluzinagarriak.
Katoliko egon
Ez dakit erlijio eta sekta guztiek ez ote duten oso katoliko izan nahi.