Posmodernia: moderniak eraginiko bestondoa.
Historia
Mugarriak
Mugarri historikoak, historiko. Hots, auskalo zer den izanen geroko historia. Baina mugarri ere badira. Hots, ez ikusiarena egiten duenak haiekin oztopatuko da. Historikoki.
Historizismo bakoitzaren historia
Historia jakineza, historizismoen haztegi emankorrena, ia hutsezin; historia ezagutza haien aurkako botikarik onena, ez beti hutsezin.
Euskal Herri mitikoa
Euskal Herriak gerra guztiak galdu ditu 1054ko Atapuercakotik hona, gerra karlistak izan ezik.
Historia berdaderoa
Nork bere Historia, gezur berdaderoa. Eta guztion etorkizun ezbaikoa.
Negazionistak artazuriketan.
Neketsuegia euren krimen-zuriketa. Berau artazuriketako elezahar bihurtuz egiten diote uko, beraz, krimenik egin izanari.
Historiaren jatorria.
Arrazoia irrazionalki sortu den bezala, historia ere iraganaren ahanzturatik eta etorkizun egarritik sortu da.
Fenixa karlistaldietan
Hiru gerra galdu eta hiruetan errautsetatik berpiztu zen. Laugarrena irabazi, eta bereak egin zuen.
Post-historia?
Gaurko ezak ikertzerakoan post-paradigma guztiei jarraitzen dietenak historiko dira. Alta, Historia-ostean pausatzen dira.
Historialarien kontuak
Historiak ez digu ezer kontatzen. Historialariok kontatzen ditugu historiak.