Bihotzak erran dizu
zertxobait idazteko,
ez dizula erran ordea
ez zer ez eta zertaz ere.
Haztamuka hasi zara orduan
zeure buruan,
eta zeure burugabekeriarik
xarmagarriena idatzi duzu,
agian.
Bihotzak erran dizu
zertxobait idazteko,
ez dizula erran ordea
ez zer ez eta zertaz ere.
Haztamuka hasi zara orduan
zeure buruan,
eta zeure burugabekeriarik
xarmagarriena idatzi duzu,
agian.
Testu baten irakurketa maltzurrek ez dute zertan izan irakurketa txarrak.
Eleberri historikoak, onak zein kaskarrak, egilearen gaurkotasunetik asmatuak beti, baita geroko irakurle bakoitzarenetik ere.
Zure erran biribil horiek, berez errodatzen hasteko gai eta zein sakonunetan amaituko diren ez dakizula.
Idazkera unibokoek bakarrik sor ditzakete irakurketa okerrak.
Benetan uste al duzu liburu baten arrakastaren gailurra oheburuko liburu bihurtzea dela?
Aforismoen punteria euren ibilbide parabolikoetan datza.
Neurtezinezko hitzekin neurtitzak sortzea, horixe agian garai bateko euskal poiesis.
Ez zuen arrunkeriarik idazten, bai ordea jende arruntari begira. Baina ezin saldu, harik eta merkatu zabaleko atezainen eliteak orriak ireki zizkion arte.
Interesik batere gabeko idazkiak eta ezin idatzizko interesak.