Birziklatze arazoak aitzakia, kontuz ez ote dituzten debekatuko arte plastikoak.
Askatasunak
Burujabetzaren bila.
Hara! Egun osoa burujabetzaz hausnarrean, eta burua galdu dudalako sentsazioa jabe egin zait.
Okerra zuzen
Zuzenbide-estatu autoizendatuek okerbidetzat jo ohi dute eskubide-estatua.
Mefistofelesen askatasunak.
Zer mefistofelikoagorik, neoliberal batek okerrak egiteko askatasuna errebindikatzea baino?
Liberalismo totalitarioa.
Euren burua totalitariotzat duten liberalik ez, baina badaude euren burua liberaltzat duten totalitarioak:
Zirujau politikoak
Kirofano neoliberalak: eskubideak mozteko eta protesi polizialak jartzeko.
Burua besapean?
Buru-belarri burugabeki burujabetasunari uko eta buko.
Boterearen kontraerranpekook
Zilegitasuna ukatzen duen aginte-zigiluak dagitza are zilegizkoagoak protestak.
Zentsuraren muina.
Monopoliza dezatela egia, ez, ordea, iritzia!
Errore askatasuna.
Erroreak kritikatu? Jakina, askatasun kontua baita! Erroreak debekatu? Inolaz ere ez, askatasun kontua da!