Etsairik ez du prebentziozko gerrak: etsai bihurtu baino lehen garbitzen du edonor.
Militarismoa
Gerra bakegileak
Bake aldeko gudu gorrian, bakea, ameskeria.
Doministikuka
Ahuntzaren gauerdiko eztula nola ez izan asmatu ezinean, legio espainiar hori.
“Si vis bellum, habe pacem”
Gerra hotza, bake sainduan gerra prestatzeko bakealdia izan zen.
Nobel saridunaren sofisma
Hain absolutuki maite du bakea, non erlatiboki gorroto baitu gerra.
Harren elikatzaileak
Zorte onari deitzeko, zurik ezean, bere kopeta ukitu zuen gudariak: soldadu eredugarri berau, zerrautsez beterik zuen kopeta.
Arrazoi hegemonikoak
Hegemonia nahiago badute biziraupena baino (Chomsky), Kanten kategoriak ez, Freuden tresneria behar dugu Arrazoia aztertzerakoan.
Zibilizatu ezinean
Herri zibilizatzaileak dira hobekien frogatu dutenak zibilizatu ezinak direla.
Kondena
ETA kondenatu? Salba bedi, nahi badu! Neu, infernuan hobe!
Basapiztien mugak
Ez dago gerra humanitariorik, gizatiarra ez den gerrarik ez dagoen bezala.