Adituen munduak bizi gaitu, baita kea erosterakoan ere. Eta ez zaizkigu falta kea saltzen adituak, super-azpiegituretan adibidez.
Teknokrazia
Frankenstein?
Munstro teknikoak ez, teknologiaren jabe pribatuak dira mehatxagarrienak giza espeziearentzat.
Teknikari iraultzaileegia.
Guillotin jaunak gillotinatu zuen Iraultza Frantsesa.
Gauzen gaiztakeria?
Geure gaiztakerian baizik ez datza gauzen gaiztakeria.
Behe-lainoa zerumugan?
Behe-lainopean, zerumugarik ez. Baina batzuek gure behe-lainopea dela zerumuga sinetsarazi nahi digute.
Legeen matematika.
Matematikan, emaitzak guztiak legezko, kalkuluak ongi eginez gero; legeetan, aldiz, emaitza matematikorik ez, kalkulu okerrenetan ez bada behintzat, agian.
Frikikeria neoliberaletako bat
Diru-teknokraziari akrazia liberal deritzo diruz hitz-jolasetarako gaitasuna ere eros daitekeelakoan dagoen hainbatek.
Eta Planetako Erregeak?
Oihaneko Erregeak giza adimena izanen balu, erreinua galduko luke.
Teknikariak eskura
Adituen buru jantziak eskura, hots, erabakimena betiere zure esku, esku-larrurik ezean ere.
Burugabe bihozgabeak
Teknika, politikarien eskuetan, burugabe; teknokraten eskuetan, ez buru ez bihotz.