Elite organikoen pentsamolde eskasaz kanpoko pentsamolde alternatibo ezin aberatsagoen korapiloa: zein baino zein elitistago?
aberastasuna
Herio, berdintzaile?
Heriok berdintzen gaituelakoan al zaude? Alta, askoz gehiago hiltzen da pobrezian aberastasunak itota baino. Baita ehunekoetan ere.
Goseak bere burua hil
Ase eta gosearen arteko gerra bitxiak: gehienetan, gosea ase baten edo bertzeren zerbitzuan banatu da bere buruaren aurka.
Neoliberalismoaren senekismoa.
Ene aise metatuz gero izanen dut aukerarik eskuzabal izateko.
Zientzia ekonomikoa
Pobrea, zenbat eta zor handiagoak izan, hainbat eta pobreago; diruduna, zenbat eta zor handiagoak izan, hainbat eta dirudunago.
Balizko bineta baterako
– Garesti ateratzen zaizkigu pobreak gero! –filantropo dirudunak–.
– Garesti ateratzen zaizkigu aberatsak gero! –behardunak–.
Estatistiken arte ederr(etsi)ak
Herritarron diru batez bertzekoak goikoek edertu adina itsusten dituzte behekoek.