Adituen munduak bizi gaitu, baita kea erosterakoan ere. Eta ez zaizkigu falta kea saltzen adituak, super-azpiegituretan adibidez.
adituak
Aditu analfabetoak
Egon badaude Zuzenbidean adituak, analfabeto direnak eskubideetan.
Askatasun teknokratikoa
Askatasunaren teknikariei deitzea mendetasunaren kudeaketa profesionalean oinarritzea da.
Eutanasia
Heriotzaren teknikariei: zuen esku nola hil daitekeen inor hobe, baina noiz hil moriturien esku dadila.
Eguzki ordua
Kopernikok jarri gintuen eguzkiari jiraka baina bezatu egin dugu gero geure izar nagusia: guk nahi dugun orduan hasten da dantzan.
Gauzen gaiztakeria?
Geure gaiztakerian baizik ez datza gauzen gaiztakeria.
Arazoaren parte
Berak zuelakoan arazoaren irtenbide bakarra, arazoaren parte bat gehiago bilakatu zen.
Heriotza garbia
Asepsiak denok hiltzea nahi duten horiek, aurretik gezatasunaz hiltzen ez bagara.
Terminologiaz jantziak
Ideietan azken modan egoteko grinak edonongo adabakiz jositako azken terminoa jantzi bihurtzera garamatza.
Iragana aldatu
Historialariak, iragana aldatzeko espezialista horiek.