Mesfidati ni, oso, hedabide handien agenda eta edukiekin. Egunen batean niri interesatzen zaizkidanak zabalduko balituzte, ene usteekin mesfidatzen hasi beharko nuke.
agenda
Euskararen orografia nafarra
Nafar zonalde malkartsuetan korrika, lauetan tipi-tapa.
Saltsa ontzaileak
Politika sukaldaritzan ongailuz pil-pil dauden iruzkingileek, koilara bat kare, bertzea area: bazter-saltsa, haiena!
Lehentasunezko ezetzaren ifrentzua.
Ene lehentasunezko ardura, gai horri lehentasuna uko egitea da.
Alferrikako aitzakiak
Ene egunik txarrenetan aurkitzen ditut aitzakiarik onenak lan-asmoak geroratzeko. Baina ez du egunak hobera jotzen.
“Alfaomegatze” bidean
ABCko azalak guztiak gogoz irentsi eta sendo alfabetaturik zegoela sinetsi.
Lana amets
Idazki hari hasiera bazkalondoan emanen niolako ametsa nuen, eta halaxe: goxo ekin nion idazteari siestako ametsetan.
Telebista fokuak
Telebista sare nagusiek etxekotzen al dizkigute urruneko kontuak, ala berauen fokuratzeak etxekotu egiten al gaitu gu geu?
Te(te)lebista
Miope izan arren, zorrotzago ikusten dut urrunetik, telebista-gertutasunetik baino.
Erakuslea, sarri, nahasle
Ilbeteko gau oskarbian, ez fidatu ilargia erakutsi nahi dizunarekin.