Politikan ere, gehiago agintzen dute motiboek arrazoiek baino.
agintea
Errealismoz erranik
Errealitate printzipioaren faltsukeria: errealitateak ez, gutxi batzuek agintzen dute.
Gosea agintari
Goseak agintzen du mundu zabalean, ez, aldiz, gosetiek, gosetien aurka baizik.
Ziurtzat jotzeko zaila
Norbaitek errana mezara omen badoa, nola men egin hari kristau gehienek, bertze erlijioetako guztiek, agnostikoek edota ateook?
Pentsamenduen mintzoa
Pentsamenduak mintzoan eragiten ez duenean, mintzoak eragiten du pentsamenduan.
Boto lapurretak
Jakiak lapurtzen dituena da agintedun, berak bakarrik bana ditzakeelako jaki apurrak.
Salomon jakintsua
Ebazpena behin-behinean eskatu batek, behin betiko bertzeak, eta Salomon jakintsuak behin-behinean behin betiko ebatzi zuen.
Politikari desberdinak
Ez, ez dira guztiak berdin. Politikari anitzen erroreak onuragarriak dira. Bertzeenak, kaltegarriak.
Paternalismoaren orea
Paternalismoak infantilismoaren beharra du, bai “gurasoena”, bai “seme-alabena”.
Zero zoroa.
Ezkerretik zero eduki eta ezkerreko zeroa izan nahi.