Hari-haritik ekarririko argumentuak, josi ezinak gero.
argumentuak
Polemista
Polemista aparta berau: eztabaidatu bainoago, negoziatu egiten zituen argumentuak.
Desadostasun
Batere ez ados zure azkenarekin, baina ongi idatzi duzu, indartsu eta iradokitzaile. Mila esker, ederki lagundu dit zureen aurkako neure argumentuak fintzen.
Lastozko argudio-kaierak
Lagunaren begiko lasto izpiaren gaineko argudiatze itsuak.
Eskertzeko argudiaketak
Argumentuen ordena bikainak ez du ziurtatzen haien bikaintasuna. Baina laguntzen du, behintzat, haietako batzuen funts eskasa ikusten. Eskertzekoa, betiere.
Barregarritasun negargarria
-Barre eragitearen alde ona behintzat badu, izan, argumentuak!
̵ Negargarria, aldiz, argudiogileak hori ez jakitea.
Sakonenek gaina hartu
Gaina hartu zioten bere tesi aurkako argumentu sakonek, eta beherago jo behar azken hondarreraino gaina berriro edukiko bazuen.
Pozoia, gutxitan triaka
Aldeko argumentu pozoitsuek pozoitu egin dezakete kausarik onena.