Ez nago ados, baina zuk arrazoi izatea nahiko(a) nuke nik: ez izatekotan ere, nik nahiko nukeena zuk berba egitearekin, nahikoa.
arrazoia
Paradoxa eztandagarria
Arrazoiak eduki eta arrazoizko batere ez izan.
Asmo onen mugak
Irtenbiderik txarrenak proposa ditzaket asmorik onenentzat: errare humanum est. Irtenbiderik gabeko arazoa, ordea, noiz hasi eta irtenbideen arrazoiak asmoen arrazoiez ahanzten direnean. #haika
Arrazoi hutsalak
Arrazoi faltan arrazoiak fabrikatzeari ekiten diotenei lehengaiek egiten diete huts.
Sofismakume indartsuak
Indarraren arrazoia lehenesten dutenek ez diote muzin egiten arrazoiaren indarrari: haien ohiko sofismak lekuko.
Dudazko kartesianismoa
Kartesiano horiek, zeinek, metodikoki, sinetsi nahi ez dituzten gauzak bakarrik jartzen dituzten dudapean.
Isilean arrazoi?
Ez da nahikoa arrazoi izatea, inork onartu behar dizu: hots, ezinbertzekoa zaizu azaltzea, arrazoi izanen baduzu.
Desarrazoi azokan
Desarrazoiak agintzen duen azokan, larrutik ordaindu behar arrazoidun izan nahiak!
Arrazoiaren prozedurak
Kexu agertzen den jendea, arrazoi osoz, baina gaizki azalduriko arrazoiekin.
Arrazoimena bahitu
Estatu-arrazoi bakoitza, herritarron arrazoimenaren bahiketa bat.