Nahiago dut botoa eman enekotzat jotzen dudanari, beti berbera ez izanik ere.
aukerak
Oportunismo
Aukera zalekeriak aukera txarrenak aukeratu ohi ditu.
‘Abedarioa’
Miopeak, oso, dikotomien araberako mundu ikuskerak: ‘B’tik aurrerako letrak guztiak, ikusezin.
Txarretan txarrena
̵ Eta “zenbat eta okerrago hainbat eta hobeago” pentsaerakoek zergatik ez duzue botoa zuzen zuzenean eskatzen trifatxitoarentzat?
̵ Ai, maitea! Premisa biribil batetik edonora garamatzan edozein ondorio biribil zezakeagu.
̵ Eta…?
̵ Premisa hori betiere presente, aldaketak agintzen dituztenak sistemaren kolaboratzaile huts ditiagu, okerrenak, horixe salatzen diagu une oro. Hortaz, zer aukera diagu txarretan txarrena?
Ergelak gu askotan
Ergelkeria bakoitzak hiltzera eramanen bagintu, ez litzateke gizakia izanen harri berean bi aldiz oztopo egin dezakeen izaki bakarra.
Denerako ezdeusak.
Tontorik ezdeusena, denerako lanabesik erabilgarriena.
Nork bezatu nor?
Urte zaharra berri izan zenean, berak nahi zuen moduan etorri zitzaidan, nik ahal izan dudan neurrian bezatu dut ordea.
Logikaren kateak
Zerbaitetarako askatasuna ezartzen duenari zerbait hori inposaketatzat leporatzen badiozu, debekuak inposatu nahi dituzula zuk dio logikak.
Zumarraren uzta itzaltsua
Konstituzionalista hauek ez dute aitortu nahi euren zumarrak ez duela jada udare gehiagorik ematen.
Mugarriak
Mugarri historikoak, historiko. Hots, auskalo zer den izanen geroko historia. Baina mugarri ere badira. Hots, ez ikusiarena egiten duenak haiekin oztopatuko da. Historikoki.