Kartesiano horiek, zeinek, metodikoki, sinetsi nahi ez dituzten gauzak bakarrik jartzen dituzten dudapean.
dudak
Anonimatua
“Berdin du nork erran, dioena da kontua”. Hain ziur? Nork dioen topiko hori, inozokeria ala maltzurkeria den jakin dezakegu.
Historia berdaderoa
Nork bere Historia, gezur berdaderoa. Eta guztion etorkizun ezbaikoa.
Ispilu-dislexia
Psikologoarengana eraman dut ene ispilua: hainbat urtetan asmatu gabe zer zuen, eta, hara!, dislexiadun suertatu zait.
Iheslarien jakinduria
Inork ez dakigu inoiz ziur nola, eta askotan ezta zer ere. Eta zer?, zer ez, behintzat, jakinez gero.
Zorizko ziurgabetasuna
Jainkoa dadotan ari ez. Bai, ordea, gizakia, kristorenak asmatu zituen arte: hari atxiki gero, eta bukatu zoriaren ziurgabetasuna.
Basamortu mentalak
Itzalik gabeko paisaia eguzkitsua, euskarririk gabeko paisaia mentala, hutsa.
I(ra)kaslagunak
Hezkuntza maieutikorik onena, ikasleari galderez jostea ez, solaskideok dituzuen dudei jaio-bidea irekitzea da.
Diagnostikatu ezinean
Agnostiko batzuei ateoi buruzko hainbat diagnostiko irakurrita, ez dakit nik zer diagnostiko eman agnostikoei buruz.
Eskema zuzenegiak
Sakon pentsatzen jarrita den dena koadratzen bazaizu, kontuz zure buru karratu horrekin!