Sanoegia, egiaz sano?
dudak
Ikuskera
Hain argi eta garbi ikusten zuen guztia, non oftalmologoak: “Badago zerbait guztiz ongi ez doakizuna”.
Ideien itsasoak
Erresaka kezkagarririk sortzen ez duen ideia handirik nonbait?
Orojakintzaren okerra
Orojakile ez garelako garatu dugu pentsamena.
Saltzailearen ziurtasuna
Bere egien saltzaileak bertzeon duden kontsumitzaile izan behar.
Duda azoka
Adituen dudak, aberasgarrienak. Alta, gure duda merkeagoak ere onuragarriak adituentzat, oinak lurrean finka ditzaten: haien egiak saltzerakoan, demagun.
Dudarik gabe
Politikari batek ere ez luke Hamlet izan nahi, baina bere gainean norbait izatekotan, hau Hamlet izatea nahiago.