Beharrezkoa da keinukariez baliatzea politika ere ongi gidatzeko; betiere noranzko egokiko erreian sartu nahiez gero.
egokitasuna
Hari-haritik
Hari-haritik ekarririko argumentuak, josi ezinak gero.
Utopikoa
Utopikoa bere ez-leku bila beti eta ez dagokion tokian maiz.
Pixontzitik kanpo
Hitz egiterakoan pixontzitik kanpo eginen zuelako sentsazioak gaina hartzen zionean, mutu gelditu nahiago. Horren despit mintzatu nahi izan zuen behin, gernu puxika matxinatu eta tanta batere ezin izan zuen bota.
Auto(su)gestioa
Autogestioaren magiatik sugestiora.
Gako berri berantiarrak
Zerbait ulertzeko gako berri horiek, zeinen aurrean “Bazen garaia!” erraten dugun: hots, jada zaharrak izan beharko luketenak.