Zuk eta biok, bale nork bere buruari engaina diezaiola, ez ordea elkarri.
elkarrekikotasuna
Zu eta biok-2
Zibernetikaren dohainak eta akatsak, sorpresak azken buruan. Makineria inteligente honek oroitarazi dit orain duela 13 urte baino gehiago, 2007ko urtarrilaren 23an alegia beheko sarrera hau egin nuela blog honetan. Haren bila jo eta ikusi dut egia dela baina, batek daki zergatik, nik sartu nahi nuen testuari (poematxo bat) azken lerroa falta zaiola egun hartako blogean. Gaurko honetan, bada, berreskuratzen dut poematxo hura, “Zu eta biok” izenburuduna, bere osoan. Hauxe:
«Zu zara nire ni,
ni naiz zure zu.
Zu zara
hor zaitudan bertze ni,
ni naiz
hemen nauzun bertze zu:
ni ez naiz zu gabe,
zu ez zara ni gabe.
Zuk egiten nauzu ni,
nik egiten zaitut zu:
hortaz,
euskaraz,
“zu eta biok” paregabea».
Elkarrekikotasun desorekatua
Diozunaren arabera, bistan da uste duzula nik zutaz pentsatzen dudala zeuk nitaz bezain gaizki. Libre zara nitaz zernahi pentsatzeko, baina oker zaude nik zutaz zer pentsatzen dudan uste horretan.