Errealitate printzipioaren faltsukeria: errealitateak ez, gutxi batzuek agintzen dute.
errealismoa
Irrealista horiek.
Errealistek euren irrealismoan biziarazi nahi gaituzte.
Ziurtasun printzipio bat
Gauzak ezin hobe egiten badituzu, aukera gehiago uste baino emaitza txarragoak lortzeko.
Edo gu geu mando
Monterrosoren dinosauroa ez al zen potroetaraino jarri ohi gaituzten mandeuli horietako bat izanen?
Ispilua, antidoto.
Badaude nartzisistak, zeinek agian gehiagotan jarri beharko luketen euren burua ispiluaren aurrean.
Ustezko harrizko errealitatea
Errealitatean harri asko dago, bera harrizkoa zertan izan ez, eta betiere harriak eraikuntzan bezain moldagarria.
Errealitate magikoa.
Buru horiek, non errealismo puntu bat ezta magiaz ere sartzen ez den.
Posibilitateen iraultza
Trebeegiak gara litekeena ezinezko bihurtzeko. Hau dugu iraultza, ordea, funtsean: ezina posible egitea.
Errealismoaren sendotasuna
Errealitatea den hori, baina errealitate, izan, gutako bakoitzaren usteko neurrian baizik ez dena.
Surrealismoa politikan
Estatu eta erakundeak, zeintzuen inguruko berriak, zenbat eta irudikaezinago, hainbat eta sinesgarriagoak diren.