Erradazue, demokrata dotore horiek: diktadore zenduaren izen-mailegariek demokrazia hau ekarri baziguten, nola ez sinetsi errege batek koroadun errepublika ekar diezagukeenik?
errepublika
Erre(t)publikano horiek
Ezker erre(ge)publikano espainiar hori, fariseu samar, ezta? Bere puntu saduzearrarekin ere erranen nuke nik.
Den-dena edo deusere ez bertzela
Hain purua, hain osoa ezker espainiar errepublikano hori, non edo euren Espainia osoan, edo inon ez Errepublikarik.
Euren betiko Patri(k)aren alde
Frankismo konstituziodunaren sortzaileak gai dira, bertze deskuidu batean, errepublika monarkikoa asmatzeko.