Ez zekien bizitzen ziurtasunen bati eutsi gabe, guztiak bata bertzearen ondoren erori arren. Azkenik, bizitzearen errorearen ziurtasunari eutsi zion, bizirik jarraituko bazuen.
erroreak
Politikari desberdinak
Ez, ez dira guztiak berdin. Politikari anitzen erroreak onuragarriak dira. Bertzeenak, kaltegarriak.
Hanka sartzeen prestigioa.
Itzal handiko adituen erroreak, erroreetan adituenak baino ilunpe luzeagokoen sortzaile.