Denok jakin nahi dugu eta gehienek gero ezjakinarena egin nahiago.
ezagutza
Nartzisismo maitagarria?
Zu ezagutzea zu maite izatea bada, zer ote da nosce te ipsum hura?
Arinkeria sakona
Azaletik ezagutzen denaz sakonki idatzi.
Ezagutza, gaitzaren sortzaile.
Newtonek grabitatea salatu arte gizakiek hegan egiten zutelakoan dauden horiek.
Tranpazko korapiloak
Susmoa dut ez ote dudan ene burua gehiago argitzen, adierazpen ilun batzuk ulertzeari uko egiten diodan neurrian.
“Nosce te ipsum”
Geure burua ezagutzeko, bertzeen burua ezagutzea dugu bide emankor bat.
Jakintza agortezina
Zenbat eta zabalagoa jakintza, hainbat eta mugagabeagoa mundu ezezaguna.