Fedeak eta zientziak ez dute zertan ibili elkarren aurka: badago egon jenderik fede itsua duena zientziarekin, zientzia osoa eskuetan duelakoan betiko.
fedea
Nostalgia?
Fede handiko gazte-jende hori, Hirutasun Ultraliberal Guztiz Sainduaren aurka hobe biziko garelakoan dagoena.
Fededun bihurtu
Ez jainko batekin ez inorekin ez zuen sinesten. Gero, osasun krisi batek jota, bere buruarekin sinestera deliberatu zen.
Eszeptizismoarekin fededun
Gustuko egitasmo politiko, sozial, kulturaletan babesgarri zaigu eszeptizismo neurri bat, haietan dugun federik zainduko badugu.
Milatasun Saindua
Hasi naiz sinesten Jainkoarekin: gizakia da Jainko. Milaka milioi Jainko, baina Jainko bakarra, NDFn egoitza duena.
Fede neurrigabea
Zenbat praktika aurretiko teoriarik gabe? Zenbat teoria gero praktikan neurtu gabe? Baina, batik-bat, zenbat neurketa ez teoriei ez esperientziei jaramonik egin gabe? Hau ikazkinaren fedeko gizarte hau!
Fede epelagoa izanen ahal dute!
Fededun izan behar kristo guztia aurretik eramateko prest agertzeko.